XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste bizidunengandiko dependentzia ez da animalietara mugatzen.

Landareek, beren elikagaia fotosintesiaren bidez lortu ahal izateko, animalien arnasketaz sortzen den karbono dioxidoa dute, lehengai bezala.

Bestalde, landareek beren eraikuntza propiorako behar dituzten gatz mineralak, onddo eta bakterioen bidez bakarrik gertatzen den materia organikoaren deskonposaketaz lortzen dituzte.

Materia organiko hori beste bizidunek lurzoruan utzitakoa da, noski.

Landare askok animalien beharra dute, bai polinizaziorako eta bai hazia sakabanatzeko.

Landareen munduak itxura paketsua badu ere, errealitatean ez da hala gertatzen, lehia gogorra bait dute beren artean, ura, gatz mineralak eta, nagusiki, argia lortzeko.

3. Paragrafo honetan azaltzen diren erlazioak, zer dira beren artean, - bata bestearen ondorio.

- bata bestearen kontrako.

- bakoitza besteez gain gertatzen al da?.

4. Nondik lortzen dute landareek behar duten gatz mineralen ekarpena?.

Aukera ezazu izenburua paragrafo honentzat.

5. Landareak zein prozesutan ditu beharrezko beste bizidunak? Zerrenda itzazu.

6. Paragrafoaren azken esaldiak zertaz dihardu?.

a) landareen arteko erlazioez.

b) landareen animaliengandiko dependentziaz.

c) landareen arteko erlazio baketsuez.

Honaino ikusi dugunaren arabera, gainerako landare eta animaliek, zuzenean ala zeharka, eragina dute bizidun bakoitzarengan.

Ondo mugatutako komunitate batean, baso edo aintzira batean, adibidez, animali eta landare-populazioak ez daude baldintza fisikoen menpean bakarrik (argia, tenperatura, hezetasuna, etab...), baizik eta bizidunek beren artean dituzten erlazio konplexuen menpean ere bai.

Ondorioz, lehian ari diren espezie diferenteen populazioak oreka zailean bizi dira eta edozein faktoreen aldaketa txiki batek oreka hori apur dezake.

7. Zein eratako faktoreek izan dezakete eragina komunitate batean? Zein da eragin horren ondorioa?.

Ekologiak komunitate bateko partaide guztien arteko erlazioak osotasun bat bezala aztertzen ditu.

Ekologistarentzat edozein animalia edo landareren erreakzio eta portaerak puzzle baten piezak dira: pieza bakoitzak puzzle osoan zein toki duen aurkitu behar du.

Gizakia ere, ikuspuntu horretatik begiratuta, puzzle handi horretako pieza bat besterik ez da eta bere iharduerak ondorio onak ala txarrak izan ditzake bere elikagaia lortzeko erabili behar dituen lorzoru eta animaliengan.

8. Ekologistarentzat zer irudikatzen du puzzleak? Zein zentzutan dira bizidunak puzzle baten piezaren antzekoak?.

Komunitate bateko landare eta animaliek eta inguruneko faktore fisikoek, batera hartuta, sortzen duten osotasun konplexua unitate bakartzat har daiteke eta horixe da ekosistema deitzen duguna.

Ekologiaren azken helburua hauxe litzateke: ekosistemen ezagutza osoa; baina, helburu hori oraindik ere urruti dagoen ametsa besterik ez da.

Hala ere, amets horrek merezi du aurrera egitea eta gaur egun asko aurreratu da arlo honetan.

9. Zer da ekosistema bat?.

10. Zein da ekologiaren azken helburua?.

11. Paragrafo honen arabera ekologiaren helburua: - Errealista eta garrantzitsua da.

- Idealista eta denbora-galtzea da.

- Idealista baina garrantzitsua da.